euskadi.eus

Aholkularitza soziojuridikoa

Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek aholkularitza soziojuridiko espezializatua izateko eskubidea dute.

Aholkularitza horrek eskubideei buruzko informazioa eskaintzen du eta orientazio eta aholkularitza juridikoa eskaintzen die biktimei eta haien familiei prozedura judizialei buruz.

Zerbitzu horren barruan ez da sartzen salaketa jarri bitarteko edo epaiketako abokatuaren laguntza. Abokatuaren laguntza eskatzeko

Imagen de un postit

GOGOAN IZAN!

EZ da beharrezkoa salaketa jartzea baliabide askotara iristeko.

Salaketa eta prozesu judiziala garrantzitsuak dira, baina ez dira prozesuaren ardatz nagusi bilakatu behar. Prozesuen erdigunean biktima eta horren beharrak egon behar dira.