euskadi.eus

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE)

DIRU Sarrerak Bermatzeko Errenta oinarrizko beharrei erantzuteko diru-sarrera nahikorik ez duten pertsonentzako hileroko dirulaguntza da eta lan-irteera bat topatzen laguntzen die. Kasu batzuetan, prestazio horren barruan Etxebizitzaren Laguntza Osagarria jaso daiteke, ohiko etxebizitzaren alokairu-gastuak ordaintzen laguntzeko.

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria, salerosketa edo sexu-esplotazioa jasan duten emakumeek dirulaguntza horiek jaso ahal izateko, baldintza batzuk betetzetik salbuetsita daude, betiere biktimak izan direla egiaztatzen badute.

Dirulaguntza hori kobra dezakezu:

  • 18 urte edo gehiago baldin badituzu.
  • EAEn bizi bazara eta erroldatuta bazaude.
  • Ezarritako diru-sarreren muga gainditzen ez baduzu: zure ohiko bizilekua utzi eta senideen edo lagunen edo beste pertsona batzuen etxera joan behar izan baduzu indarkeria-egoera dela eta, zurekin bizi diren beste pertsona horien diru-sarrerak ez dira zureak izango balira bezala kontuan hartuko, eta behin-behineko harrera-baliabide batean baldin bazaude, dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango duzu, oinarrizko mantenua baliabide horrek eman arren.

Premiaz tramitatuko da emakumeak bizikidetza-unitate berri batean alta eman behar badu, erasotzailearengandik bereizita. Prestazio hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez tramitatzen da.

Dsbe-ri buruzko informazio gehiagorako Itzuli Gizarte Segurantzarekin lotutako laguntza ekonomikoetara eta eskubideetara