Aldi baterako ostatu segurua
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek aldi baterako ostatu segurua izateko eskubidea dute.
Aldi baterako hiru ostatu-modalitate bereizi behar dira:
- Larrialdietarako ostatua: Indarkeria matxistaren biktimak eta beren kargura dauden pertsonentzako berehalako harrera-zerbitzua edo iraupen laburrekoa, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan irisgarria. Bertan, kasua baloratu eta baliabiderik egokienera bideratzea proposatzen diote.
- Egonaldi ertaineko ostatua: Indarkeria matxistaren biktimak izan diren eta arriskuan eta babesgabetasun-egoeran daudenez espezializatutako esku-hartze osoa behar duten emakumeen eta haien seme-alaben babes- eta ostatu-eskariei erantzutera bideratutako egonaldi ertaineko bizileku-zerbitzua.
- Autonomia-pisuak: Iraupen laburreko bizileku-zerbitzua da, indarkeria matxistaren egoera gainditu eta osatzeko berehalako etxebizitzarik ez dutenentzat, betiere intentsitate handiko babesik eta laguntzarik behar ez badute.
- Salerosketaren biktimentzako harrera-pisuak: biktimentzako eta haien seme-alabentzako 6 hilabetera bitarteko larrialdietarako bizileku-zerbitzuak dira.