Premiazko laguntza behar dut
Arriskuan edo larrialdi-egoeran bazaude, jar zaitez harremanetan Euskadi SOS Deiak Larrialdien Koordinazio Zentroarekin 112ra deituz
24 orduz eta eguneko 365 orduetan dago eskuragarri zerbitzu hori eta laguntza azkarra eta eraginkorra eskaintzen du (kasuaren arabera, anbulantzia bat bidaliko du, Ertzaintzari edo suhiltzaileei deitu...).
Zu edo zure inguruko norbait arriskuan zaudetela uste baduzu, jar zaitez harremanetan Euskadi SOS Deiak Larrialdien Koordinazio Zentroarekin, 112ra deituz
24 orduz eta eguneko 365 orduetan dago eskuragarri zerbitzu hori eta laguntza azkarra eta eraginkorra eskaintzen du (kasuaren arabera, anbulantzia bat bidaliko du, Ertzaintzari edo suhiltzaileei deitu...).
Sexu-eraso bat jasan berri baduzu (duela 10 egun edo lehenago):
- Ahal den heinean, ez zaitez garbitu edo ez ezazu arropa aldatu, eta erasoak ahotik izan badira, ez jan eta ez edan balizko probak ezabatu ez daitezen.
- 16 urte edo gehiago baldin badituzu, jar zaitez harremanetan KRISI ZENTROAREKIN 24 orduz dago eskuragarri , edo joan zaitez hurbilen duzun ospitalera..
Ginekologia-zerbitzuak artatuko zaitu bertan eta, hala badagokio, auzi-mediku . Medikuak legalki interesekoak diren lagin biologikoak hartuko ditu. Mediku-txostenaren kopia emango dizute, eta salaketa jarriz gero, epaiketarako balio izango dizu. Eskatu eta onartzen baduzu (edo indarkeria-egoera larri bat jasateko arrisku handia edo berehalakoa dagoela baloratzen badute), lesio-partea dagokion epaitegira igorri eta bideratuko dute. Behar baduzu eta baimena ematen baduzu, gizarte-zerbitzuekin harremanetan jarriko zaituzte. Auzi-medikuak ezin duen kasuetan, aurreikusita dago osasun-langileek jasoko dituztela laginak eta Auzitegiko Medikuntzako Erakundera igorriko dituztela.
- Arriskuan bazaude, deitu SOS Deiak Euskadiko Larrialdien Koordinazio Zentrora, 112 24 lau orduz dago eskuragarri urteko 365 egunetan eta laguntza azkarra eta eraginkorra emango dizu (kasuaren arabera, anbulantzia bat bidaliko dizu, Ertzaintzari edo suhiltzaileei abisatuko die...).
Lesio fisikoak, psikologikoak edo emozionalak badituzu eta osasun-laguntza behar baduzu, edo ikusi ez arren lesioen susmorik baduzu, eta horiek berriak ez badira, joan zaitez gertuen duzun osasun-zentrora. Lesioak berriak badira, joan zaitez gertuen duzun ospitalera..
Bertan artatuko zaituzte eta mediku-txostenaren kopia emango dizute. Salaketa jarriz gero, epaiketarako balio izango dizu. Eskatu eta onartzen baduzu (edo indarkeria-egoera larri bat jasateko arrisku handia edo berehalakoa dagoela baloratzen badute), lesio-partea dagokion epaitegira igorri eta bideratuko dute.
Behar baduzu eta baimena ematen baduzu, gizarte-zerbitzuekin harremanetan jarriko zaituzte.
Jar zaitez harremanetan Euskadiko poliziarekin Euskadi SOS Deiak Larrialdien Koordinazio Zentroarekin 112ra deituz. 24 orduz dago eskuragarri urteko 365 egunetan, eta laguntza azkarra eta eraginkorra emango dizute.