euskadi.eus

Talde psikosozial judiziala

Talde Psikosozial Judiziala organo teknikoa da eta bere helburua Epaitegiei, Auzitegiei eta Fiskaltzari aholkularitza teknikoa ematea da, eta, bereziki, familiako jurisdikzioei eta adingabeen zigor-jurisdikzioei.

Auzitegi eta aholkularitza teknikoen arloaren barruan dago lantalde horren jarduketa eta, azterketa-xedearen arabera, erabaki judizial bat hartzeko adierazgarriak izan daitezkeen auzi psikologiko, soziofamiliar edo hezitzaileei erantzuten ahalegintzen da.

Besteak beste, talde horiek gauza hauek egiteaz arduratzen dira:

  • Adituen ebaluazio psikosozialen txostenak banaketa-prozeduretarako, familia-harremanak erregulatzeko garaian epaileari orientazioa eskaintzeko eta gurasoen konpetentziei buruzko informazioa emateko (bisiten erregimenen neurriak, zaintza, etab.).
  • Aurrez eraikitako probak, hots, adituen bitartez aitorpen judiziala hartzea. Bereziki gomendagarria da adingabeentzat, epaiketaren egunean zuzenean epaileak deitu behar ez izateko.
  • Min/kalte psikologikoari edo lekukotzaren azterketa/sinesgarritasunari buruzko txostenak (aldi berean, aurrez eraikitako proba ere eskatu badute).
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiagorako Itzuli prozesu judizialean laguntzea