euskadi.eus

Ez zaude ziur ea zure bikote-harremana osasuntsua den?

Bikotekideak edo bikotekide ohiak…

? KONTUZ! Indarkeria zantzuak daude eta areagotu egin daitezke...
  • Iruzkin mingarriak egin badizkizu txantxa zela esanez
  • Xantaia emozionala egin badizu zerbait lortzeko
  • Gezurra esan badizu edo iruzur egin badizu
  • Ez ikusiarena egin badizu
  • Mesfidantza badu zurekiko uneoro edo zeloak baditu
  • Gaizki ateratzen diren gauzen errua botatzen badizu
  • Publikoan izen ona galarazi, barregarri utzi, mindu edo umiliatu bazaitu
  • Mugikorra edo mezu elektronikoak kontrolatzen badizkizu
  • Zure janzteko modua gutxiesten badu edo zer jantzi behar duzun esaten badizu
? Adi! Indarkeriazko bizitza jasaten ari zara...
  • Beldurtu edo mehatxatu bazaitu
  • Lan egitea edo jardueraren batera joatea debekatu badizu edo familiako harremanak eta lagunen harremanak izatea mugatu badizu
  • Objektu pertsonalak apurtu edo kendu badizkizu edo zure etxeko animaliei min eman badie s
  • Bitarteko ekonomikoak kendu badizkizu
  • Zure seme-alabak kentzearekin mehatxu egin badizu
  • Ukitu edo laztan erasokorrak egiten badizkizu
  • Jolasa dela esanez kolpatzen bazaitu
  • Atximurka edo arramazka egiten badizu
  • Bultzatzen bazaitu
  • Espiatu edo modu obsesionatuan zelatatzen bazaitu
  • Jo edo lesionatu bazaitu
  • Oihu edo iraindu egiten bazaitu normalean
  • Sexu-harremanetan preserbatiboa kentzen badu zure baimenik gabe
? Premiazko laguntza eskatu! Arriskuan zaude…
  • Isolatuta sentitzen bazara edo itxi egin bazaitu
  • Nahi ez dituzun sexu-harremanak izatera behartu bazaitu
  • Beldur handia sentitu baduzu
  • Heriotza-mehatxua egin badizu
  • Objektuekin edo armekin mehatxu egin badizu
  • Bortxatu egin bazaitu
  • Desitxuratu edo mutilatu bazaitu

Zer da indarkeriaren espirala?

Non lagun diezazukete?
Imagen de busqueda en documentos

Alerta-seinaleak

Desgaitasuna duen emakumea, 65 urtetik gorakoa edo etorkina bazara edo landa-eremuan bizi bazara... Beste alerta-zantzu batzuk aurki ditzakezu gida hauetan

Gidak ikusi