Laguntza nahi dut
Emakume guztiek merezi dute indarkeriarik gabeko bizitza izatea.
Indarkeria-egoera batetik ateratzeko unea iritsi dela sentitzen baduzu, jar zaitez harremanetan informazioa eta orientazioa eskaintzen duten edozein zerbitzurekin zure beharretara egokitutako beste zerbitzu eta prestazio batzuk aurkitzen lagunduko baitizute.
Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduz dagoen zerbitzura dei dezakezu (SATEVI) 900 840 111 zure kasua planteatzeko eta informazioa eta orientazioa jasotzeko. Ez da beharrezkoa aholkularitza jasotzeko daturik ematea. Gainera, telefono-fakturan ez du arrastorik uzten.
Zure kasua aurrez aurre planteatu nahi baduzu, hitzordua eska dezakezu zure udaleko gizarte zerbitzuetan. Bertan, eskuragarri dituzun baliabide eta zerbitzu guztiei buruzko orientazioa emango dute eta hartu beharreko erabakiei buruzko aholkularitza emango dizute.
Informazioa eta orientazioa eskaintzen duten eta lagun zaitzaketen beste zerbitzu batzuekin ere kontakta dezakezu.
Zuretzat edo hirugarrengoentzat arrisku larria eta berehalakoa dakarten premiazko egoeretan izan ezik, zerbitzu horietako profesionalek onespen libre eta informatua eta aktiboa dutenean soilik jakinarazi ahal izango dute informazio pertsonala.
EAEn indarkeria matxista jasaten duten emakumeek lehentasunezko arreta, integrala, doakoa eta kalitatezkoa jasotzeko eskubidea dute, gaikuntza espezifikoa duten profesionalek emana eta indarkeria-egoeraren ondoriozko edo harekin lotutako beharrei moldatua, diskriminaziorik gabe, edozein delarik ere haien egoera pertsonala, soziala edo administratiboa eta prozedura judizialean duten parte-hartze edo elkarlan-maila.
Halaber, jakin beharrekoa da indarkeria matxistagatik salaketa bat jartzerakoan, ez dela prozedura zigortzailerik hasten egoera irregularrean egoteagatik, edo aurretik dagoeneko prozeduraren bat izanez gero, bertan behera uzten dela.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik indarkeria jasan duzula edo sexu-indarkeriaren biktima izan zarela adierazten duen zigor-kondena batekin edo ebazpen judizial batekin bizitzeko eta lan egiteko baimena emango dizute ezohiko egoeragatik, eta, hala, zure egoera administratiboa arautu ahal izango duzu. Sententzia absoluziozkoa bada, prozedura administratibo zigortzaileari ekingo zaio. Gehiago jakiteko...
Informazioa eta orientazioa jaso dezakezu indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduz dagoen zerbitzura deitzen baduzu (SATEVI) 900 840 111. Zerbitzu horretan adieraziko dizute zer baliabide eta zerbitzutarako den errolda ezinbestekoa.
Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduko zerbitzua (SATEVI) 900 840 111 telefono-zerbitzu berehalakoa, anonimoa, konfidentziala eta doakoa da eta 24 orduko arreta bermatzen du urteko 365 egunetan.
51 hizkuntzatan artatzen dute eta bideo-interpretaziorako kanala ere badute, zeinu-hizkuntzako interpreteekin. Horrek entzuteko eta/edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonekin komunikazioa errazten du.
Zerbitzu horretan informazio espezializatua eman eta baliabiderik egokienetara bideratu ahal izango zaituzte.
Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduko zerbitzua (SATEVI) 900 840 111 telefono-zerbitzu berehalakoa, anonimoa, konfidentziala eta doakoa da eta 24 orduko arreta bermatzen du urteko 365 egunetan.
51 hizkuntzatan artatzen dute eta bideo-interpretaziorako kanala ere badute, zeinu-hizkuntzako interpreteekin. Horrek entzuteko eta/edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonekin komunikazioa errazten du.
Zerbitzu horretan informazio espezializatua eman eta baliabiderik egokienetara bideratu ahal izango zaituzte.
Jakin EAEn indarkeria matxista jasaten duten emakumeek lehentasuna dutela plazetara eta zerbitzu publiko eta itunpekoetara sartzeko, esaterako, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetara sartzeko.
Sexu-indarkerian espezializatutako krisi-zentroek egun edo iraganean sexu-askatasunaren aurkako indarkeria jasan duten 16 urte edo gehiagoko emakumeak artatzen dituzte.
Laguntza osoa eskain dezakete, informazioa, orientazioa, laguntza soziala, arreta psikologikoa, arreta soziohezitzailea eta krisi egoeretarako arreta soziojuridikoa barne. Eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan jar zaitezke harremanetan haiekin.
16 urte baino gutxiago baldin badituzu, oinarrizko gizarte-zerbitzuak dira indarkeria hori jasaten duten emakumeak artatzen dituztenak. Udal eta aldundi batzuek haiei zuzendutako programa espezifikoak dituzte.
Laster, Haur eta nerabeenganako sexu-indarkeria espezializatutako arreta integralerako zentroak- Barnahus abian jartzea dago aurreikusita, ingurune seguru eta atsegina eskaintzeko.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima zarela hainbat modutara egiaztatu daiteke:
- Egiaztapen judiziala: Defentsa-abokatuak jarritako salaketaren bitartez eskatu behar da eta kondena-sententzia, babes-agindu edo biktimaren aldeko kautelazko edozein neurri adosten duen beste ebazpen judizial batekin lortzen da, edo salbuespen gisa, Fiskaltza Ministerioaren txostenarekin.
- Egiaztapen administratiboa: oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arretan espezializatutako zerbitzuen balorazio-txostenean oinarritzen den baleko ziurtagiri ez judiziala da. Gehiago irakurri.
Aurreikusita dago aurki sexu-indarkeriaren kasuek ere egiaztagiri administratiboa eskuratzeko aukera izatea.
Eskubide batzuk izateko eta baliabide eta prestazio batzuetara sartu ahal izateko, egiaztagiri bat edo beste eskatzen dute. Esaterako, ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa jasotzeko ziurtagiri judiziala behar da, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko aldiz, nahikoa da egiaztagiri administratiboa izatea.
Bestalde, salerosketa kasuetan, salerosketaren egiaztagiria eska daiteke: Emakundek igortzen duen egiaztagiria da eta biktimari ostatu komenigarri eta segurua, berehalako tratamendu medikoa, laguntza psikologikoa, laguntza juridikoa, bere eskubideei buruzko aholkularitza bere hizkuntzan, itzulpen-zerbitzua eta adingabeentzako hezkuntzarako sarbidea eskaintzen dizkio.
Emakumeen aurkako indarkeria jasan dutenek eta zailtasun ekonomikoak eta lana lortzeko zailtasunak dituztenek dirulaguntza ekonomikoak jasotzeko eskubidea dute, jasotzeko eskubidea dute.