Enpleguarekin eta gizarteratze eta lan-munduratzearekin lotutako beharren arreta
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimek eskubidea dute orientazio soziolaboralerako baliabide publikoetan lehentasunezko tratua izateko. Halaber, eskubidea dute beren profilera egokitzen diren eta partzialki edo erabat funts publikoekin finantzatzen diren prestakuntza-ikastaroetara sarbidea izateko.
- Bitartekaritza soziolaborala: Lanbideren bulegoetan berdintasunean eta indarkeria matxistan prestakuntza espezifikoa duten tutore espezializatuak daude, eta emakumeen aurkako indarkeria jasan duten emakumeen bitartekaritza soziolaboralerako prozesuetan laguntzeaz arduratzen dira.
- DSBEren eskaera:: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria, salerosketa eta sexu-esplotazioa jasan duten biktimek eta baliabide nahikorik ez dutenek ez dituzte hileroko laguntza ekonomiko hori jasotzeko baldintza batzuk bete behar. Oinarrizko beharrei erantzuteko dirulaguntza horrek lan-irteera bat aurkitzen lagun diezaieke.
Bestalde, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria edo sexu-indarkeria jasan dutenek lan-eskubide gehigarri batzuk dituzte: lanaldia murrizteko eskubidea, lan-denbora berrantolatzekoa edo lekuz aldatzekoa; lanera ez joateko edo berandu heltzeko justifikazioa; lan-kontratua eteteko edo iraungitzeko eskubidea; etab.
- Lanbide: Euskal Enplegu Zerbitzua
- Lanbideko bulegoen direktorioa
- Lanbiden hitzordua eskatu
- DSBE - Diru Sarrerak Bermatzeko
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima izan diren emakumeek bulego-aldaketa eska dezakete, biktimak eta erasotzaileak bulego berbera badute eta urruntze-agindu bat baldin badago. Kasu horietan, aldaketa biktimak adierazitako lehentasunaren arabera egingo da.