euskadi.eus

Salaketa jarri nahi dut

Zer dira Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiak?

Egun, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiek edo genero-indarkeriaren arloan eskumena duten Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiek Genero Indarkeriaren Aurkako 1/2004 Lege Organikoak markatzen dituen gaiak, prozedurak eta baliabideak tramitatzen dituzte, eta horietan aztertzen dituzte bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik jasandako indarkeria-kasuak.

Lege honekin, barruti judizial bakoitzean epaitegi horien berezko konpetentziak bere gain hartuko dituen organo bat gutxienez izatea bermatzen da, biktima guztiek erantzun judizial espezializatua izan dezaten.