Nola jakin daiteke ea emakume batek indarkeria jasaten duen bere bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik?
Kontuz! Alerta seinaleak daude...
- Bikotekideak bidalitako WhatsApp mezuari berehala erantzun behar badio eta non eta norekin dagoen esan behar badio.
- Gizonaren gustuetara egokitzen bada (janzteko garaian, jarduerak egiteko orduan...) eta bereak aldatzen baditu.
- Bakarrik zaudetenean eta bikote-harremana nola dagoen galdetzen diozunean gaiaz aldatzen badu.
- Hain sarri gelditu nahi ez duela nabaritzen baduzu eta gelditzen zaretenean agertzen ez bada edo azkar alde egin behar badu.
- Beti bere bikotekideari atsegin eman nahi diola ikusten baduzu.
- Harekin zaudenean bikotekideak edozein anekdota aprobetxatzen badu barregarri uzteko.
- Harekin zaudenean, urduri, isilik, galduta ikusten baduzu.
- Lagunekin ez geratzeko aitzakiak jartzen baditu.
- Bikotekideak sare sozialetatik kontrolatzen badu.
Kontuz! Seinaleak adiago egoteko dira...
- Bikotekideak harentzat baliotsuak diren objektuak apurtu baldin badizkio.
- Triste ikusten baduzu, aurpegi txarrarekin edo izaera aldatu zaiola nabaritu baduzu.
- Zerbaitek bikotekideari molesta dakiokeela uste duenean beldurrez erreakzionatzen badu.
- Emakumea errudun sentitzen bada beti tentsioan eta liskarretan egoteaz.
- Gizonak lagunen batekin liskarrak izan baditu jeloskorkeriagatik.
- Jo egin duela eta/edo oihu egin diola kontatu badizu.
- Gizonak mehatxu egin diola entzun baduzu edo emakumeak mehatxu egin diola esaten badizu.
- Gizonak haserretzen denean horma, altzariak edo objektuak kolpatzen dituela kontatu badizu.
- Sexu-harremanak izatera behartu duela kontatu badizu.
Alerta seinaleak
Desgaitasuna duen emakumea, 65 urtetik gorakoa edo etorkina bazara edo landa-eremuan bizi bazara... Beste alerta-zantzu batzuk aurki ditzakezu gida hauetan