euskadi.eus

Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea

Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek esku-hartze sozio-hezitzaile espezializatua izateko eskubidea dute.

Esku-hartze sozio-hezitzailearen helburua da emakume horien ahalduntzea sustatzea eta indarkeriak eragindako ondorioetatik osatzeko eta gizarteratzen laguntzeko jarrerak eta ohiturak eskuratzen laguntzea.

Beste emakume batzuekin komunean dagoen arazoaren gaineko kontzientzia hartzera eta egonezina sortzen duten bizi-baldintzentzako alternatibak bilatzera bideratutako jarduerak barne hartzen ditu.

Ahalduntzea etengabeko prozesua da eta udaleko berdintasun-sailek eta aldundiek elkarteekin eta beste eragile komunitario batzuekin lankidetzan antolatzen dituzten programa eta tailerretako askok ekarpena egin dezakete.

Zerbitzu hauetako batera sartzeko, harremanetan jarri behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin.