euskadi.eus

Zer egin dezaket

Gertatzen zaizuna indarkeria ote den zalantzak baldin badituzu edo arazoa konpontzeko dauden aukerei buruzko aholkularitza jaso nahi baduzu, deitu Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduz dagoen zerbitzura (leiho berri batean irekitzen da) (SATEVI) 900 840 111.

Egin dezakezun lehen urratsa da zure egoera beste norbaiti azaltzea eta laguntza eskatzea. Telefono horretan eskuragarri dituzun eskubideen eta zerbitzuen berri emango dizute, eta beste zerbitzu batzuei buruzko orientazioa eskainiko dizute, beharrezkoa izanez gero. Zerbitzu horietan prestakuntza eta esperientzia duten profesionalak daude eta indarkeriarik gabeko bizitza izaten lagunduko dizute.

18 urte baino gutxiago baldin badituzu, Zeuk Esan zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan: Haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzua da, (leiho berri batean irekitzen da) 116111 telefonora deituta.

Nola jakin indarkeria matxista jasaten ari zaren? (leiho berri batean irekitzen da)

  • Entzun ezazu esaten dizuna eta ez ezazu zalantzan jarri. Errespetatu bere denborak eta utziozu bere hitzekin adierazten. Eskertu bere konfiantza.
  • Kontrola ezazu bere egoeraren berri izatean senti dezakezun amorrua.
  • Adierazi errespetua bere erabakiarekiko.
  • Proposa iezaiozu maizago ikustea elkar.
  • Anima ezazu konfiantza duen familiako norbaiti edo lagun bati konta diezaion.
  • Saia zaitez eta izan harremana eta hitz egin berarekin, ez eman amore eta ulertu joan-etorriak dituen prozesu luzea izan daitekeela.
  • Ez behartu inoiz salaketa jartzera edo banantzera. Baliteke bera prest ez egotea.

Nola jakin daiteke ea emakume batek indarkeria jasaten duen bere bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik? (leiho berri batean irekitzen da)

Egoera kudeatzeko jarraibide gehiago jaso ditzakezu indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduz dagoen zerbitzura deitzen baduzu (leiho berri batean irekitzen da) (SATEVI) 900 840 111

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren jokabideren bat entzun edo ikusi baduzu, ez ezazu beste alde batera begiratu. Indarkeria hau delitu publikoa da eta hortaz herritarrek laguntza eskatzeko eta autoritateei jakinarazteko betebeharra dugu, babes-mekanismoak aktibatu ahal izateko.

Jar zaitez harremanetan Euskadiko poliziarekin Euskadi SOS Deiak Larrialdien Koordinazio Zentroarekin (leiho berri batean irekitzen da) 112ra deituz 24 orduz dago eskuragarri urteko 365 egunetan, eta laguntza azkarra eta eraginkorra emango dizu.

Nola jakin daiteke ea emakume batek indarkeria jasaten duen bere bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik?

Gizarte-zerbitzuek (leiho berri batean irekitzen da) indarkeria hori jasaten duten haur eta nerabe adingabeak artatzen dituzte. Udal eta aldundi batzuek haiei zuzendutako programa espezifikoak dituzte, eta lagungarriak izan daitezke.

  • Zure alabak laguntzarik jaso nahi ez badu edo jasaten ari den egoera aitortzen ez badu, zuk zeuk eska dezakezu aholkularitza egoera nola jorratu jakiteko.
  • Zure alabak eskatzen badu aholkularitza, beharrezko informazioa eta laguntza emango dizkiote. 16 urtetik beherakoa bada, bizitako egoera zuri edo bere kargu dauden beste heldu batzuei komunikatzen lagunduko diote, esku-hartze espezializatua egiteko baimena eman ahal izateko.

Erasotzailea zure alabaren ikastetxe bereko ikaslea bada, tutoreari edo arduradunari jakinaraz diezaiokezu, Hezkuntza Sailaren jarraibideetan aurreikusita dauden neurriak abian jartzeko.

Egoera kudeatzeko jarraibide gehiago jaso ditzakezu indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduz dagoen zerbitzura deitzen baduzu (leiho berri batean irekitzen da) (SATEVI) 900 840 111

Emakumeen aurkako ziberindarkeria edo indarkeria digitala (leiho berri batean irekitzen da) komunikazio elektronikoaren edo Interneten bidez emakumeen aurka gauzatzen den indarkeria da. Emakumeen eta nesken aurkako ziberindarkeriak hainbat modu izan ditzake, besteak beste, sexu-jazarpena online, ziberjazarpena, baimendu gabeko pornografia, etab.

Egoera kudeatzeko jarraibide gehiago jaso ditzakezu indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta eskaintzeko 24 orduz dagoen zerbitzura deitzen baduzu (leiho berri batean irekitzen da) (SATEVI) 900 840 111

Halaber, delitu-mota horietan espezializatuta dagoen Ertzaintzaren atalarekin harremanetan jar zaitezkete (leiho berri batean irekitzen da).

Ertzaintzak Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusia (SCDTI) du (leiho berri batean irekitzen da) eta haiekin ere edozein zalantza kontsulta dezakezu.