euskadi.eus

Atzerriko biktimen eskubideak

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria edo sexu-indarkeria jasan duten eta EAEn bizi diren emakume atzerritarrek eskubide hauek dituzte:

Bikotekidea edo senarra Europar Batasuneko biztanlea duten emakumeak: bananduta edo dibortziatuta badaude eta salaketa jarri ondoren haien aldeko babes-agindua edo indarkeria-zantzuak daudela adierazten duen Fiskaltza Ministerioaren txostena baldin badute, bizileku-baimena behin behienean mantentzeko eskubidea. Baimena behin betikoa bihurtuko da emakumea biktima izan dela dioen ebazpen judiziala baldin badago.

Komunitarioak ez diren atzerriko emakumeak, haien senar edo bikotekidearekin berriz elkartuak: salaketa jarri ondoren aldeko babes-agindua dutenean edo indarkeria-zantzuak daudela adierazten duen Fiskaltza Ministerioaren txostena dutenean, bizitzeko eta lan egiteko aldi baterako (5 urte) baimena lortzea.

Egoera irregularrean dauden emakume atzerritarrak eta haien seme-alabak: egoera irregularrean egoteagatik prozedura administratiboa ez hastea edo etetea, eta kanporatze- edo itzultze-aginduak gauzatzea. Salaketa jarri ondoren beren aldeko babes-agindua dutenean edo indarkeria-zantzuak daudela adierazten duen Fiskaltza Ministerioaren txostena dutenean, bizitzeko eta lan egiteko aldi baterako (5 urte) baimena lortzea. Emakumea biktima izan dela dioen ebazpen judiziala jasotzean lortuko dute. Bitartean, behin-behineko baimena emango zaie, dirulaguntza ekonomikoak jaso ahal izateko.

Enplegatutako atzerriko emakumeak: aldi baterako bizileku-baimena eta besteren kontura lan egiteko baimena berritzea, lan-harremana eteteko arrazoia bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik jasandako indarkeria izan bada.