euskadi.eus

Zer dio biktimaren estatutuak zigor-prozesuak?

3. artikulua. Biktimen eskubideak

1. Biktima orok du babes, informazio, laguntza eta arretarako eskubidea, bai eta zigor-arloko prozesuan era aktiboan parte hartzeko eta begirunezko tratua, profesionala, banakatua eta bereizkeriarik gabekoa jasotzeko eskubidea ere, agintari edo funtzionarioekiko lehen harremanetik bertatik, biktimentzako laguntza-zerbitzuen eta justizia leheneratzaileko zerbitzuen jardunean, prozesu osoan eta hori amaitu ondorengo behar besteko denboran, arau-hauslearen nortasuna eta prozesuaren emaitza ezagutu edo ez.

Nolanahi ere, sexu-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren kasuetan bitartekaritza eta kontziliazioa debekatuta egongo da.

Gehiago irakurri Itzuli informazio eta orientaziora