euskadi.eus

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntzak

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria edo emakumeen aurkako indarkeria matxistaren beste modu bat dela eta eraildako emakumeen seme-alabek (naturalak edo adopziokoak) eskubidea dute zurztasun-pentsioa edo zurztasun prestazioa jasotzeko (emakumeak zurztasun-pentsio arrunta sortzeko kotizatu ez duen kasuetarako, adinaren muga zurztasun-pentsioaren berbera da), betiere, erabateko zurztasunean baldin badaude eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren zurztasun-pentsioa jasotzeko beharrezko baldintzak betetzen ez badituzte. Gehiago irakurri.

Dirulaguntza hori jasotzeko aukera izango dute hiltzailea umezurtzaren aita edo beste gizon izan arren, praktikan emakumea baldin bazen haurra zaintzen zuen guraso bakarra.

Bestalde, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzearen aldeko legeak dirulaguntza berri bat aurreikusten du emakumeen aurkako indarkeria matxista dela eta eraildakoen seme-alaba umezurtzentzat..

Gizarte segurantzaren institutu nazionalaren dirulaguntzari buruzko informazio gehiagorako Eusko jaurlaritzaren dirulaguntzari buruzko informazio gehiagorako Itzuli Gizarte Segurantzarekin lotutako laguntza ekonomikoetara eta eskubideetara