euskadi.eus

Arreta psikosoziala eta psikologikoa

Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek arreta psikosozial eta psikologiko espezializatua jasotzeko eskubidea dute.

Esku-hartze psikosozial eta psikologikoaren helburua da biktimei indarkeriatik eratorritako kalte traumatikotik edo ondorio psikologikoetatik osatzen laguntzea; emozionalki osatzen laguntzea; haien autoestimua hobetzea; eta gizarteratzea sustatzeko autonomia eta ahalduntzea ahalbidetu eta indartzen duten baldintza pertsonal, familiar, sozial, komunitario eta ingurukoak bultzatzea.

Baliteke biktimek eta biziraun dutenek laguntza behar izatea ondorio psikologikoak arintzeko beren bizitzako hainbat unetan; izan ere, ondorio batzuk aldizka ager daitezke edo “espero gabe” esperientzia berrietatik abiatuta.

Imagen de atención

Gogoratu!

Zerbitzu hauetako batera sartzeko, harremanetan jarri behar da

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin