euskadi.eus

Unibertsitateko ikasketak ordaintzetik salbuetsita egotea

Genero-indarkeriaren biktimak eta haien seme-alabak, 25 urtetik beherakoak, beren kargu daudenak eta beraiekin bizi direnak, unibertsitateko zerbitzu akademikoak jasotzeko prezio publiko guztietatik salbuetsita egongo dira EHUn. Halaber, salbuespen edo murrizketa horien zati bat izango dute Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean eta Tecnumen.

Salbuespen horren eskaria dagokion unibertsitatean aurkeztu beharko dute matrikula egiteko unean. Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria edo familia barrukoa egiaztatzen duen ziurtagiri judizial edo administratiboa eman beharko dute Oro har, 5 urteko indarraldia izaten dute egiaztagiriek, beste indarraldi bat adierazi ezean.

Informazio gehiagorako Unibertsitateko zergak ordaintzetik salbuetsita egotea Hezkuntzarekin lotutako beharretara itzultzea