Zer da emakumeen aurkako indarkeria matxista? Nola hauteman daiteke?
Genero-arrazoiaren arabera
Emakumeen aurkako indarkeria matxista gizonek emakume izate hutsagatik emakumeen aurka (neska eta nerabeak barne) egiten duten indarkeria da eta hainbat motatako kalteak eragiten ditu (fisikoa, psikologikoa, emozionala, ekonomikoa...).
Biktimak dira halaber emakume horien seme-alabak, indarkeria-giroa jasan dutelako.
Halaber, indarkeria da emakume horien hurbileko ingurunearen edo ingurune afektiboaren aurka egindakoa, seme-alaben edo beste senide batzuen aurka bereziki, emakumea nahigabetzeko helburuarekin (indarkeria bikarioa).
Berdintasun faltatik dator
Emakumeen aurkako indarkeria matxista emakume guztiak diskriminatzen dituen emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman desberdinen adierazpena da eta hainbat testuingurutan , ematen da, bai arlo publikoan, bai pribatuan.
Bi sexuen arteko benetako berdintasuna eta berdintasun eraginkorra lortu artean ez da desagertuko.
Gizaki eskubideak urratzen ditu
Emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da eta emakume askori eragiten die, baita haien seme-alabei ere, eta, ondorioz, gizarte osoari. Ezagutzen dugun arazoaren zatia, izebergaren punta baino ez da.
Egiturazko arazoa da
Emakumeen aurkako indarkeria matxista ez da kultura, eskualde edo herrialde jakin batera mugatzen, ezta emakumeen talde espezifiko batzuetara ere. Emakume batzuen eta beste batzuen egoera oso desberdina den arren, gizonekiko mendekotasun-egoeran daude guztiak, eta mendekotasun hori modu askotara adierazten da.