Indarkerian espezializatutako berehalako arreta emateko zerbitzua
Orientazio Juridikorako Zerbitzua Abokatuen Elkargoek kudeatzen duten Ofizioko Txandaren bitartez antolatzen da. Ofizioko Txandaren barruan, txanda espezifikoak daude eta horietako bat emakumeen aurkako indarkeriaren txanda espezifikoa da. Bertan, arlo horretako hasierako trebakuntza eta etengabekoa duten abokatuak daude izena emanda, prozesu judizialean arreta juridiko hobea eta egokiagoa emateko.
Txanda horrek 24 orduko guardia-zerbitzua du barruti judizial bakoitzean eta abokatuen berehalako laguntza doakoa, osoa eta espezializatua eskaintzen die bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barrukoa eta sexu-indarkeria jasan dutenei: berehalakoa, abokatuak 24 orduz edozein larrialdi-egoera artatzeko eskuragarri daudelako, aurrez aurre eta aldez aurretik; osoa, laguntzaren fase guztietan, prozesu zibiletan zein zigor-prozesuetan, abokatu bakarrak esku-hartzea aurreikusten delako; eta espezializatua, ofizioko txandan parte hartu eta mantendu ahal izateko abokatuek arlo horretako hasierako prestakuntza eta etengabekoa izan behar dutelako.
Laguntza hori doakoa izango da biktima horientzat, diru-sarrerak gorabehera, eta honakoa barne hartzen du:
- Salaketa jarri aurreko, eta hala badagokio Babes Agindua eskatu aurreko, aurrez aurreko aholkularitza, biktimaren baldintza pertsonaletara, delituaren izaerara eta pairatutako kalte-galeretara egokituta.
- Salaketa jartzeko laguntza eta, hala badagokio, Babes Agindua eskatzeko laguntza.
- Babes Agindua emateko edo prozesua tramitatu bitartean gertatzen den beste edozein diligentzia judizialerako agertzea.
- Tramitazioan formulatu, inpugnatu edo gezurtatu behar diren baliabideak.
- Salaketa jartzetik eratorritako eta indarkeriarekin zerikusia duten zigor-prozedura eta/edo zibil guztietarako laguntza.
Legez ezarritako zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta lurralde bakoitzeko Abokatuen Elkargoak kudeatu. Polizia-etxeetan, epaitegietan edo BLZtan eska daiteke, eta haiek bideratuko dute eskaria Abokatuen Elkargoaren telefono zentalizatuaren bitartez.
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiagorako Itzuli prozesu judizialean laguntzea