Babesa
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek eskubidea dute segurtasun-indarrek eskainitako lehentasunezko arreta, arreta eraginkorra eta kalitatezkoa jasotzeko:
Polizia-babesa eta berehalako laguntza jaso dezakete larrialdi-zerbitzuen bitartez, telefono bidez eta telematikoki. 24 orduz eta urteko egun guztietan daude irisgarri.
Jasandako indarkeria-egoerak salatuz beren egoera justiziari jakinarazteko eskubidea dute. Komeni da gertuen dagoen Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren polizia-etxean egitea. Poliziak salaketa jartzeko prozeduraren, tramiteen eta inplikazioen berri emango du.
Mugikortasun-arazoak badituzte edo ospitale batean baldin badaude, bera dagoen lekura joango dira aitorpena hartzera, beharrezkoa izanez gero.
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eraginda indarkeria jasan dutenek Babes Agindua eskatzeko eskubidea dute.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barrukoa edo sexu-erasoak jasan dituztenek eskubidea dute Ofiziozko Txanda espezifikoko abokatu baten aholkularitza juridiko doakoa jasotzeko aurrez aurre D11.2 ESTEKA, Babes Agindua eskatu edo salaketa jarri aurretik.
Poliziak arriskua baloratzeko sistemak ditu, biktima bakoitzarentzat egokienak diren babes-neurriak identifikatzeko.
Internet edo sare sozialen bidez gauzatutako indarkeria ere atzetik ibiltzen dira. Ertzaintzak zibergaizkiletzan espezializatutako taldea du.
- Larrialdietarako SOS Deiak
- Ertzaintzaren Polizia Etxeen Direktorioa
- Udaltzaingoaren Polizia Etxeen Direktorioa
- Genero-indarkerian eta etxeko indarkerian espezializatutako sailak eta EBA
- Telefonoa eta Bortxa aplikazioa
- Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusia (SCDTI)
- Gizakien Salerosketa saila
GOGOAN IZAN!
EZ da beharrezkoa salaketa jartzea baliabide askotara iristeko.
Salaketa eta prozesu judiziala garrantzitsuak dira, baina ez dira prozesuaren ardatz nagusi bilakatu behar. Prozesuen erdigunean biktima eta horren beharrak egon behar dira.