euskadi.eus

Osasun-arreta

Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek osasun-arreta jasotzeko eta beraien osasun fisikoaren eta burukoaren jarraipena egiteko eskubidea dute, osatu arte.

Sexu-erasoa berriki jasan badute (azken 10 egunetan) proba gisa balioa izango duten lagin biologikoak hartzeko eta gordetzeko eskubidea izango dute, ekintza legalekin hasteko hasierako borondatea izan ala ez.

Generoaren ikuspegitik arreta egokia eta emakumeen baimen libre eta informatua bermatu beharko da edozein tratamendu mediko egiterako garaian, arreta berezia jarriz buruko osasun-arazoak edo mendekotasunak dituzten pertsonengan.

Emakumeen aurkako indarkeria matxista sufritzen duten emakumeek osasun fisikoa eta burukoa babesteko eta osasun-arreta jasotzeko eskubidea dute, tartean, indarkeria-egoerak hautematea eta erabat osatu arte bere egoeraren gaineko jarraipena egitea, pairatutako indarkeriaren ondorioz izan dituen sintomei dagokienez. Eskubidea orokorra izango da, egoera administratiboa edozein izanik ere.

Berriki jasandako sexu-indarkeriaren kasuan (azken 10 egunetan), aldez aurretiazko baimen judizial batekin, biktimek eskubidea dute auzi-mediku egoki bat eskatzeko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuetan, proba gisa balioa izan dezaketen lagin biologikoak hartzeko, delituaren egilearen aurkako legezko ekintzei ekiteko asmoa izan ala ez. Auzi-medikuak ezin duen kasuetan, aurreikusita dago osasun-langileek jasoko dituztela laginak eta Auzitegiko Medikuntzako Erakundera igorriko dituztela.

Arreta espezifiko eta espezializatua bermatuko zaie indarkeria matxistaren biktimei, bereziki buruko osasun-arazoak, pertsonalitatearen nahasmenduak eta mendekotasunak dituztenei.

Sexu-indarkeriaren biktimei eskaintzen zaizkien buru-osasuneko zerbitzuak genero-ikuspegiarekin diseinatu beharko dira eta edozein tratamendu mediko egiteko onespen libre eta informatua bermatu beharko da. Horretarako, eskubide hori gauzatzeko eta bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko beharrezko laguntzak emango zaizkio.