euskadi.eus

Eskubideak eta Laguntza

Zer eskubide dituzte emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek? Zer zerbitzu eta baliabide dituzte laguntzeko?

Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten duten edo jasan duten emakumeek arreta lehentasunezkoa, osoa, doakoa, irisgarria eta kalitatezkoa jasotzeko eskubidea dute, besteak beste: informazioa eta orientazioa, osasun fisikoaren eta burukoaren arreta, segurtasun-beharrekiko arreta, laguntza ekonomikoa, aldi baterako ostatu segurua, etxebizitzarako arreta, hezkuntzakoa eta soziala.