euskadi.eus

Laguntza soziala

Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek laguntza sozial indibidualizatua jasotzeko eskubidea dute.Laguntza soziala emakume horien autonomia, ahalduntzea eta gizarteratzea hobetzeko ekarpena egiten laguntzen duen harremana da.

Egoera kontrastatzeko, helburuak azaltzeko eta helburu horiek lortzeko urratsak egiteko erreferentziazko pertsona bat izateko aukera ematen die. Pertsona horrek hainbat laguntza-mota eskain ditzake kasu bakoitzera egokituta.

Besteak beste: hainbat sistematako baliabide eta zerbitzuetara iristeko informazioa, orientazioa eta bitartekaritza; entzute aktiboa, babes emozionala eta orientazioa krisi-garaietan, kalteak murrizteko; eta harreman pertsonalak edo sozialak izateko aukerak sortzeko eta gizarteratzea sustatzeko gaitasunak eskuratzeko eta jarrerak aldatzeko laguntza hezitzailea.

Imagen de atención

Gogoratu!

Zerbitzu hauetako batera sartzeko, harremanetan jarri behar da

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin