Emakumeen aurkako indarkeria matxista
Zer da? Nola hauteman daiteke?
Emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da eta emakume askori eragiten die, baita haien seme-alabei ere, eta, ondorioz, gizarte osoari.
Indarkeria-motak
Emakume izate hutsagatik, emakumeen aurkako indarkeria matxista gauzatzen dute gizonek emakumeei min, sufrimendu edo kalte fisikoa, sexuala, psikologikoa, soziala, sozioekonomikoa edo ondarearena eragiten dietenean, egitatezkoa edo ez egitatezkoa, bitarteko fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak edo teknologikoak erabiliz.
Irakurri gehiagoIndarkeria-moduak
Emakumeen aurkako indarkeria matxistak modu asko ditu eta edozein arlotan eman daiteke.
Irakurri gehiagoZaurgarritasun-egoera berezian dauden emakumeak
Emakumeen aurkako indarkeria matxista edozein emakumeri eragin dakiokeen errealitatea da, eta egoera larriagotu egin daiteke adinaren, desgaitasunaren, jatorri etnikoaren, erlijioaren, sexu-orientazioaren, familia-konfigurazioaren edo beste baldintza pertsonal eta sozialen arabera.
Irakurri gehiagoIndarkeriaren inpaktuak
Emakumeen aurkako indarkeria matxistak epe luzeko ondorioak ekartzen ditu, bai emakumearentzat, bai haren seme-alabentzat, baita gizarte osoarentzat ere.
Irakurri gehiagoEmakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko zalantzak argituko dizkizugu
Ohiko galderak