Ordainketa bakarreko dirulaguntza
Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa da bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik indarkeria jasan duten, baliabide ekonomiko nahikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten emakumeentzat.
Tratu txarren egoeratik ateratzen eta independentzia ekonomikoa eta gizarteratzea lortzen lagun dezakeen dirulaguntza da.
Dirulaguntza hori jaso dezakezu:
- Zure hileko errenta ez bada indarrean dagoen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren % 75era heltzen, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kontatu gabe.
- 18 urtetik gorakoa edo adingabea bazara eta emantzipatuta baldin bazaude.
- Erasotzailearekin zenuen bikote-harremana eten baduzu.
- Biktima zarela adierazten duen eta indarrean dagoen (indarrean dagoen 1. urtearen barruan) egiaztagiri judiziala G2.7 ESTEKA baldin baduzu.
- Erasotzailearekin zenuen harremana eten baduzu.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta baldin bazaude (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin, etenaldirik gabe).
- Langabezian baldin bazaude edo lan-kontraturik ez baduzu.
- Genero-indarkeriaren biktimentzako Dirulaguntza hori eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jaso ez baduzu.
Beharrezkoa da hitzordua eskatzea Herritarren Arretarako Bulegoetara - Zuzenean joateko: 945 01 80 00
Dirulaguntza horri buruzko informazio gehiagorako Itzuli Gizarte Segurantzarekin lotutako laguntza ekonomikoetara eta eskubideetara