Salaketa jarri nahi dut
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasan dutenek beren egoera justiziaren esku uzteko eskubidea dute. Horretarako, bizitako indarkeria-egoerak salatu behar dituzte.
Ertzaintzaren Polizia Etxean edo Udaltzaingoan egitea komeni da, baina Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegietan edo Emakumeen Aurkako Indarkeriaren gaineko eskumena dutenetan edo Guardiako Epaitegietan ere egin daiteke. Poliziak salaketa jartzeko prozeduraren, tramiteen eta inplikazioen berri emango dizu.
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimek eskubidea dute salaketa jarri aurrerik lege-aholkularitza jasotzeko. Abokatu jakin bat izendatzen ez baduzu, polizia-etxean edo epaitegian egingo dituzte indarkerian espezializatutako ofizioko txandaren arreta juridiko doakoa, berehalakoa, osoa eta espezializatua aktibatzeko beharrezko gestioak eta abokatuak iristeko behar duen denboraren berri emango dizute.
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimek eskubidea dute salaketa jarri aurrerik lege-aholkularitza jasotzeko
Abokatu jakin bat izendatzen ez baduzu, polizia-etxeak edo epaitegiak indarkerian espezializatutako ofizioko txandaren aholkularitza-zerbitzu doakoa, berehalakoa, osoa eta espezializatuaaktibatzeko beharrezko gestioak egingo ditu Zerbitzu hori bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familiako kideena edo sexu-indarkeria jasan dutenei zuzenduta dago. Abokatua iristeko geratzen den denboraren berri emango dizute.
Aldundiek eta udal batzuek aholkularitza-zerbitzu soziojuridikoa ere badute eta salaketa jartzean edo epaiketan abokatu bat eskaintzen ez duten arren, zure eskubideei buruzko informazioa eman diezazukete eta prozedura judizialari buruzko orientazio eta aholkularitza juridikoa eskaini zuri eta zure senideei.
Orientazio Juridikoaren Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskaintzen die egiaztagiria lortzeko bete behar diren baldintzei buruzko doako laguntza juridikoa eskatzen dutenei, eta eskaera-formularioak idazten laguntzen die. Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen zerbitzu publikoa da eta Abokatuen Elkargoek kudeatzen dute. Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Justizia Jauregietan daude zerbitzu horiek.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik indarkeria jasan duten emakume biktimek, sexu-indarkeriaren biktimek (salerosketa eta sexu-esplotazioa barne), biktima adingabeek eta adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten biktimek Doako Laguntza Juridikoa jasotzeko eskubidea dute, auzitan ibiltzeko baliabide ekonomikoak izan ala ez.
Salaketa edo kereila jartzeko unean edo zigor-prozedura hasterako unean aktibatzen da, eta indarrean dagoen bitartean edo zigor-epaiarekin amaitzean mantentzen da. Doako justiziaren abantaila galdu egiten da absoluzio-sententzia irmoa baldin bada edo zigor-prozedura artxibatzen bada, baina ordura arte doan jasotako prestazioen kostua ez da ordaindu behar.
Babes-agindua ebazpen judizial bat da. Bikotekideak edo bikotekide ohiak delituak edo indarkeria-faltak egin izana egiaztatzen duten zantzuak baldin badaude eta biktima arrisku-egoera objektiboan baldin badago, babes-agindua ezartzen du kautelazko neurri zibilen eta/edo penalen bitartez, eta, gainera, beharrezkoak diren laguntza- eta babes-neurriak aktibatzen ditu, emakumeen aurkako indarkeria Koordinatzeko Zentroetara Babes Agindua igorriz
Salaketa, jartzerako garaian eska dezakezu. Ondoren, 72 orduko epean, aldeak hitzartzen dira babes-neurriak ezartzea baloratzeko. Elementuak baloratu ondoren (biktimaren adierazpena, salatuarena, eman dituzten balizko txostenak...), epaileak erabakiko du babes-neurri integralaren bidezkotasuna.
Neurri integrala da zigor-neurriak eta neurri zibilak barne har ditzakeelako. Zigor-neurrien barruan daude, besteak beste, hurbiltzeko eta komunikatzeko debekua, eta neurri zibilen barruan seme-alabekiko harremanarekin lotura dutenak (bisitak egiteko eskubidea, zaintzak...) edo etxebizitzaren erabilerarenak.
Autoan aita erasotzailearekin eman beharreko denborari buruzko neurri zibilak txertatzean, autoan bertan epaileak Epaileak Bideratutako Familia Elkargunea aktibatu ahal izango du haurrak eta nerabeak babesteko beharrezkoa bada.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima izan diren taldeek eta babes-agindu judiziala dutenek, abokatuaren defentsaren bitartez eska dezakete ohiko etxebizitzako sarraila aldatzeko.
Sarraila-aldaketa hori Emakundek ordaintzen du; beraz, emakumearentzat ez du inolako kosturik.