Berehalako arreta larrialdi-egoeretan
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten dutenek berehalako arreta jasotzeko eskubidea dute larrialdi-egoeran daudenean.
Larrialdi-egoeran egongo gara gure segurtasuna, gure gaitasun pertsonalak, bizirauteko gure bitartekoak edo gure harreman sozialak eta familiak ustekabean kaltetzean (erasoak, tratu txarrak, babesgabetasun-egoerak, gatazkak, etxebizitzarekin lotutako arazoak...) eta berehalako laguntza behar dugunean.
Krisi-egoera larri horretan ezinbestekoa da espezializatutako laguntza izatea ondoren izan daitezkeen sekuela traumatikoak murrizteko eta osatze-prozesua errazteko.