Emakumeen aurkako indarkeria matxista mota batzuk
Emakume izate hutsagatik, emakumeen aurkako indarkeria matxista gauzatzen dute gizonek emakumeei min, sufrimendu edo kalte fisikoa, sexuala, psikologikoa, soziala, sozioekonomikoa edo ondarearena eragiten dietenean, egitatezkoa edo ez egitatezkoa, bitarteko fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak edo teknologikoak erabiliz (mehatxuak, intimidazioak eta bortxa barne).
Indarkeria horrek adin eta jatorri guztietako emakumeei eragiten die. Baina batzuek zaurgarritasun-egoera bereziak dituzte.