Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriari arreta integrala eta espezializatua emateko zentroak-Barnahus
Aurreikusita dago Euskadik Haur eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriari arreta integrala eta espezializatua emateko zentroa-Barnahus izatea laster. Zentro horietan, adingabeak ingurune seguru eta atseginean artatuko dituzte, eta adierazpen judizial bakarra egin behar izatea dago aurreikusita, bideoz grabatuta eta auzi-psikologo aditu baten laguntzarekin, bigarren biktimizazioa ekiditeko.
Zentro horietan haurren biktimologian espezializatutako profesionalak eta hainbat profil eta adinetara egokitutako prestakuntza dutenak izango dira. Haurren sexu-abusu kasuetan edo susmoen kasuetan inplikatuta dauden sistema, zerbitzu eta eragile guztien lan koordinatua batera bildu ahal izango da.
2023ko udazkenean zabalduko da Gasteizko zentroa.
Itzuli informazio eta orientaziora