Zaurgarritasun-egoera berezian dauden emakumeak
Emakumeen aurkako indarkeria matxista edozein emakumeri eragin dakiokeen errealitatea da, eta egoera larriagotu egin daiteke adinaren, desgaitasunaren, jatorri etnikoaren, erlijioaren, sexu-orientazioaren, familia-konfigurazioaren edo beste baldintza pertsonal eta sozialen arabera. Faktore horietako batzuk aldi berean presente badaude emakumeek diskriminazio-egoera bereziki konplexuak bizi izaten dituzte.
Zaurgarritasun-egoera berezian dauden emakumeak:
- Desgaitasuna eta buruko gaixotasuna duten emakumeak (bereziki, desgaitasun larria edo ikasteko eta komunikatzeko zailtasunak dituztenak): erasotzaileak kontrol handiagoa ezar dezake mugak dituzten emakumeengan eta une jakin batean laguntza behar dutenengan. Gehiago irakurri.
- 65 urtetik gorako emakumeak: ikerketek diote adin nagusiagoko emakumeek probabilitate handiagoa dutela bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik indarkeria jasateko emakume gazteagoek baino. Gehiago irakurri.
- Emakume etorkinak: sarri erasotzailea da emakume etorkinek harrera-herrialdean duten erreferente bakarra, ez dutelako babes-sarerik izaten. Egoera are zailagoa da egoera irregularrean daudenean edo haien lan egiteko edo bizitzeko baimena erasotzailearenarekin lotuta dagoenean (familia berriz elkartzeko prozesu baten bidez heldu badira). Gehiago irakurri.
- Landa-inguruneko emakumeak: emakumeei zaintzaile rola esleitzen dieten genero-estereotipoek eta aginduek zaildu egiten dute emakume horiek autonomia izatea eta espazio pribatuetara baztertzen dituzte, ikusezin bihurtu eta sozialki balorazio txikia izaten dute. Estereotipo horiek are errotuago daude landa-inguruneetan. Gehiago irakurri.
- Ijito etniako emakumeak: gutxiengo talde bateko kide direnez, emakume ijitoak desabantaila sozialean daude. Gainera, komunitate horren barruan rol maskulinoa nagusitu izan da tradizionalki, eta horrek emakumeen desberdintasun-egoera handitzen du. Gehiago irakurri.
Alerta-seinaleak
Desgaitasuna duen emakumea, 65 urtetik gorakoa edo etorkina bazara edo landa-eremuan bizi bazara... Beste alerta-zantzu batzuk aurki ditzakezu gida hauetan