Emakumeen aurkako indarkeria matxista sufritzen duten emakumeek zer eskubide dituzte?
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasaten duten emakumeek emakumeek lehentasunezko arreta, integrala, doakoa eta kalitatezkoa, jasotzeko eskubidea dute, gaikuntza espezifikoa duten profesionalek emana eta indarkeria-egoeraren ondoriozko edo harekin lotutako beharretara moldatua, diskriminaziorik gabe, edozein delarik ere haien egoera pertsonala, soziala edo administratiboa eta prozedura judizialean duten parte-hartze edo elkarlan-maila.
Eskubide horren barruan dago beren eskubideei eta eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazio eta orientazio egoki eta irisgarria izatea, biktimek ulertzen duten hizkuntzan eta modu argian, beren osasun fisikorako eta buruko osasunerako arreta, jasotzea, eta segurtasunari, ekonomiari, aldi baterako ostatu seguruari, etxebizitzari, hezkuntzari eta arazo sozialei dagokienez dituzten beharrei erantzutea..
Emakume horiek lehentasuna dute plazetara eta zerbitzu publiko eta itunpekoetara sartzeko, esaterako, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetara sartzeko.
Baliabideak egokitu egiten dira biktimek izan ditzaketen askotariko beharretara egokitzeko, batez ere, haur eta nerabeen, desgaitasuna duten emakumeen eta emakume atzerritarren beharretara. Esaterako, interpretazio-zerbitzua edo zeinu-hizkuntza bermatuz, etab.
Nolanahi ere, biktimek jasotzen duten edozein arretaren kasuan onespen libre eta informatua bermatu behar da.