Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Koordinazio Zentroa
Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Koordinazio-Zentroa da bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriarekin loturaren bat duten ebazpen judizial guztiak telematikoki igortzen diren (24 orduz, 365 egunetan) EAEko koordinazio-puntua.
Bere funtzio nagusia da EAEko Babes Aginduak koordinatzea, beharrezkoak diren dirulaguntzak bideratzeko. Zentroak ebazpen judizialen berri ematen dio biktimari gutun bidez eta BLZk artatzeko eskubidea duela jakinarazten dio. BLZk aholkularitza eta laguntza eman ahal izango dio behar badu.
Halaber, informazio profesionala ematen die beste zerbitzu eta sistema batzuei, sarri, biktimaren egiaztagiri judizialarekin lotuta.
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiagorako Itzuli prozesu judizialean laguntzea