Indarkeria psikologikoa
Egonkortasun emozionala kaltetzeko eta autoestimua gutxiesteko helburua duten ekintzak dira.
- Iraintzea;
- Publikoan umiliatzea;
- Gutxiestea edo barregarri uztea;
- Guztiaren errua botatzea;
- Telefono-elkarrizketak entzutea;
- Ero, tonto edo ezdeustzat hartzea;
- Espiatzea edo mugikorra edo sare sozialak kontrolatzea;
- Seme-alabak kentzearekin mehatxu egitea;
- Bisita-erregimenaren uneak erabiltzea seme-alabei buruzko gauza mingarriak asmatzeko;
- Beldurra sorraraztea;
- Gauza pertsonalak suntsitzea;
- Zure etxeko animaliari min ematea;
- Informazio garrantzitsua ezkutatzea;
- Zure inguruko pertsonek diotena interpretatzeari uko egitea (esaterako, ikusteko edo entzuteko desgaitasuna duten pertsonen kasuan);
- Ez ikusiarena egitea edo zuregatik lotsa sentitzea;
- …