euskadi.eus

SOS-DEIAK (112)

Arriskuan edo larrialdi egoeran bazaude, jar zaitez harremanetan SOS Deiak Euskadiko Larrialdien Koordinazio Zentroarekin. 24 orduz dago eskuragarri eguneko 365 egunetan eta laguntza azkar eta erraza eskainiko dizu (kasuaren arabera, anbulantzia bidaliko dizu, Ertzaintzari abisatuko dio, suhiltzaileei...)./p>

Mugikorretik deitzen baduzu, 112 SOS Deiak aplikazioa erabil dezakezu. Aplikazio horrek SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora deitzeko aukera ematen du, ia geolokalizazio zehatzarekin, edo ezin bada, ahotsik gabeko funtzioarekin (txata).

112 SOS DEIAK aplikazioak entzuteko edo idazteko zailtasunak dituzten pertsonei aukera ematen die grafikoen eta txataren bitartez 112 zerbitzuarekin harremanetan jartzeko. Grafiko eta txat horiek zuzenean agertuko dira 112 SOS DEIEN operazio-pantailetan; beraz, kaltetuek beharrezkoa iruditzen zaien jazoerari buruzko informazioa helaraz dezakete.

Zerbitzu honi buruzko informazio gehiagorako Itzuli berehalako arretara larrialdi-egoeran