euskadi.eus

Nor dira sexu-indarkeriaren biktimak?

Sexu-askatasunaren berme osorako 2022ko irailaren 6ko Lege Organikoaren arabera; “sexu-indarkeriaren biktima dira onartu ez duten edozein sexu-ekintza pairatu dutenak edo eremu publikoan, pribatuan edo digitalean bizitza sexuala libreki bizitzea eragozten dien edozein egoera jasan dutenak.

Nolanahi ere, sexu-indarkeria dira emakumeen genitalen mutilazioa, behartutako ezkontza, konnotazio sexuala duen jazarpena sexu-esplotaziorako salerosketa eta sexu-esplotazioa. Baita arlo digitalean jasandako sexu-indarkeriak ere. Horren barruan sartzen da sexu-indarkeria ekintzak zabaltzea, baimenduta ez dagoen pornografia eta haur-pornografia kasu guztietan, baita bitarteko teknologikoen bidez egindako sexu-estortsioa ere.