Familia-elkarguneak, epaileak hala bideratuta
Epaileak bideratutako Familia Elkarguneak espazio neutralak dira, eta diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntzarekin eta segurtasuneko eta ongizateko berme guztiekin, bertan elkartzeko aukera izaten dute krisi-egoeran dauden familiek edo egoeran horretan egon ez arren jarraipena egiteko eta laguntza sozio-hezitzailea jasotzeko zerbitzu hori behar dutenek. Nolanahi ere, erabilera ebazpen judizial bidez zehazten da.
Euskadin bederatzi Familia Elkargune daude guztira, eta horietatik sei Bizkaian (Barakaldo, Portugalete/Zalla eta Bilbo/Gernika/Durango). Gipuzkoan bi daude (Donostia/Tolosa) eta beste bat Gasteizen.
Hauek dira Familia Elkarguneen helburu espezifikoak:
- Adingabeek aitarekin, amarekin, tutorearekin edo zaintzailearekin eta beste senide batzuekin harremanetan egoteko duten eskubidea bermatzea.
- Amek eta aitek seme-alabekin harremana mantentzeko duten eskubidea bermatzea, baita beste senide batzuek ere, bereziki aiton-amonek.
- Bisiten erregimenean zehar, adingabeen segurtasuna eta ongizatea bermatzea.
- Adingabeei askatasunez, eta sentimenduak eta beharrak adierazteko beldurrik gabe adierazteko aukera ematea.
- Bisitak berrikusteaz arduratuko den hirugarren pertsona inpartzial eta neutralaren presentzia bermatzea (ez kasu guztietan).
- Amaren eta seme-alaben eta/edo aitaren eta seme-alaben arteko harremana eta hezteko gaitasunak hobetzeko orientazioa eskaintzea.
- Zerbitzuaren laguntzarik eta ikuskapenik gabe seme-alabekin erlazionatzeko gai izan daitezen beharrezko gaitasunak eskaintzea gurasoei.
- Informazio fidagarria eta objektiboa izatea bisitetako familia-harremanen bilakaerari buruz eta informazio hori organo administratibo edo judizial eskudunei igortzea.
- Gurasoak formatzea, seme-alabak errespetuan, berdintasunean eta bizikidetzan formatzeko.