Hezkuntzarekin lotutako beharrei erantzutea
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasan dutenek lehentasuna izango dute Euskadiko administrazio publikoen funtsekin erabat edo partzialki finantzatutako haur-eskoletara sartzeko garaian, aldi baterako izan arren, baita hezkuntza-arloan dauden bekak eta beste dirulaguntza eta zerbitzu batzuk eskuratzeko garaian ere.
Gainera, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktimek eskubidea dute trantsizio eta eskolatze egokia jasotzeko, haien seme-alabak lekuz aldatu eta beste eskola batean eskolatu behar badituzte.