Etxebizitzarekin lotutako beharren arreta
Emakumeen aurkako indarkeria matxista jasan dutenek eta indarkeriaren ondorioz egoera ekonomiko prekarioan daudenek edo osatzeko etxebizitza bat behar dutenek eskubidea dute funts publikoekin finantzatutako etxebizitzetarako sarbidea izateko.
Babes publikoko etxebizitzak esleitzeko garaian, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasan duten emakumeek lau puntu gehiago izango dituzte esleipenerako baremazio-prozeduran eta baita lehentasunezko kuota ere.Gehiago irakurri.
Alokairu sozial arrunteko etxebizitzak esleitzeko garaian, biktimak salbuetsita egongo dira aurreko urtean diru-sarrerak jaso izana bermatzeko baldintzatik. Halaber, eskaera egiten den edozein udalerritan errolda egiaztatzetik salbuetsita egongo dira.
Kasu larri eta ezohikoetan, ohiz kanpoko alokairuko etxebizitza esleitu ahal izango da zuzenean.
Bestalde, indarkeria matxista jasan dutenek lehentasuna izango dute bizileku-zentroetara eta mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonen arretarako beste zentro batzuetara sartzeko garaian.
Biktimek alokairuko etxebizitza aldatzeko eskatu ahal izango dute arrisku-egoeran baldin badaude.