euskadi.eus

Telefonoa eta Bortxa aplikazioa

''Bortxa'’ telefonoa Ertzaintzaren polizia-etxeetan bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren biktima guztiei eskaintzen zaien bitarteko teknologikoa da, larrialdi-egoeretan polizia-unitateekin harreman zuzena izan dezaten.

Mugikorreko terminal bat da eta gehienez ere 12 orduko epean izan dezakete hala eskatzen duten biktimek. Baliabide horrek aukera ematen du 24 orduz kontaktu zuzena eta premiazkoa izateko Ardatzekin (Lurralde Historiko bakoitzean polizia-baliabide guztiak kudeatzeaz arduratzen den taldea) edo emakumea babesteaz eta arriskua baloratzeaz arduratzen den EBA-EI/GI taldearekin.

Halaber, terminal horrek aukera ematen du Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko 24 orduko arreta eskaintzeko zerbitzu espezializatura iristeko: SATEVI-900840111.

Bortxa aplikazioak, eta Bortxa aplikazioarekin batera datorren telefonoak, aukera ematen dio biktimari EBA-EI/GI taldearekin eta ARDATZekin harremanetan jartzeko, baina, batez ere, alerta-botoia sakatzerakoan bere GPS kokapena bidaltzeko aukera ematen dio (bost aldiz jarraian bost segundo baino gutxiagoan). Hala, polizia-patruila bat joango da jazoera gertatu den lekura. Alerta-botoia sakatzerako garaian, entzuten den guztia grabatzen du aplikazioak eta gainera ezin da deskonektatu ARDATZek itxi arte.

Babesera bueltatu