euskadi.eus

Genero-indarkerian eta etxeko indarkerian espezializatutako sailak eta EBA

Indarkeria bikotekideak edo bikotekide ohiak (genero-indarkeria gisa ere ezaguna) edo familiako beste gizon batek (generoagatik familia barruko indarkeria gisa ere ezaguna) gauzatu badu, Ertzaintzak jarduteko prozedura espezifiko batzuk ditu ezarrita.

Indarkeria hori jasan dutenak poliziako edozein profesionalek artatu ditzaketen arren (patruilak, polizia-etxeak...), 24 orduz eta urteko 365 egunetan (lehen arreta, salaketa jartzea, etab.), Ertzaintzaren polizia-etxe guztietan dago indarkeria-mota horretan espezializatutako profesionalen taldea eta espediente espezifiko horien jarraipena egiteaz arduratzen da (EBA espedienteak deiturikoak).

EBA (Etxekoen eta Emakumeen Babesa) espediente bat zabaltzen da tratu txarren egoera bat dagoen familia-nukleo bakoitzeko (erasotzaileen eta/edo biktimen kopurua gorabehera), salaketa izan ala ez, eta bertan biltzen da EI/GI kasu baten historia osoa. EAEn arlo horretan lan egiten duten erakunde eta polizia guztien indarkeria-mota horien aurkako polizia-lana jasotzen duen tresna informatikoa da EBA.

Espediente hori zabaltzearekin biktima guztiak babesteko lanak hasten dira, baita salaketarik ez jartzea edo kasua judizialki artxibatzea erabaki den kasuetan ere, betiere, tratu txarrak jasateko arriskua dagoela kontuan hartzen bada. Emakume bakoitzak duen arrisku-mailari lotutako babes-neurri polizialak ezartzen dira, profesionalen talde horrek egindako arrisku-balorazioa oinarri hartuta.

Informazio gehiagorako Babesera bueltatu