Beka jasotzeko salbuespen akademikoak
Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko Eusko Jaurlaritzaren beka-deialdietan, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria edo familia barrukoa jasan duten biktimak baldintza hauek betetzeko salbuetsita egongo dira:
- Beka eskatzen den ikasturterako matrikulako gutxieneko kreditu-kopurua
- Bekadun izateko urte-kopuruen muga.
- Beka lortzeko eskatzen den aurreko urteko errendimendu akademikoa.
Zigor-sententzia, babes-agindua, biktima babesteko kautelazko neurriak adosten dituen ebazpen judiziala edo, salbuespen gisa, eskatzailea bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaren edo familia barruko indarkeriaren biktima dela adierazten duen Fiskaltza Ministerioaren txostena eman beharko du, babes-agindua ebatzi bitarte.