Orientazio Juridikorako Zerbitzua
Konstituzioak Justizia Epaitegietarako sarbidea bermatzen dio pertsona orori, bere interesak prozedura judizial batean defendatu ahal izateko, nahiz eta ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez izan. Doako Laguntza Juridikoaren Legeak ezarritako atalaseak gainditzen ez dituzten diru-sarrerak dituzten pertsonek Doako Justiziarako eskubidea dute.
Orientazio Juridikoaren Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskaintzen die egiaztagiria lortzeko bete behar diren baldintzei buruzko doako laguntza juridikoa eskatzen dutenei, eta eskaera-formularioak idazten laguntzen die.
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasan duten emakume biktimek, sexu-indarkeriaren biktimek (salerosketa eta sexu-esplotazioa barne), biktima adingabeek eta adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten biktimek Doako Laguntza Juridikoa jasotzeko eskubidea dute, auzitan ibiltzeko baliabide ekonomikoak izan ala ez. Salaketa edo kereila jartzeko unean edo zigor-prozedura hasterako unean aktibatzen da, eta indarrean dagoen bitartean edo zigor-epaiarekin amaitzean mantentzen da. Doako justiziaren abantaila galdu egiten da absoluzio-sententzia irmoa baldin bada edo zigor-prozedura artxibatzen bada, baina ordura arte doan jasotako prestazioen kostua ez da ordaindu behar. Informazio gehiagorako
Lurralde bakoitzeko Abokatu Elkargoek kudeatzen dute zerbitzua. Gure Autonomia Erkidegoan, Orientazio Juridikorako Zerbitzua Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia Jauregietan dago..
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiagorako
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko Justizia Zuzendaritza
- Orientazio Juridikorako Zerbitzua Bilbo: 944016712
- Orientazio Juridikorako Zerbitzua Donostia: 943004356
- Orientazio Juridikorako Zerbitzua Gasteiz : 945004896