euskadi.eus

Espediente akademikoaren lekualdaketa

Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasan duen emakume batek seme-alaben espediente akademikoa lekualdatzeko eskatzen badu, aitaren baimenik gabe egin ahal izango da, betiere biktima dela dioen egiaztagiri judiziala badu G2.7. ESTEKA edo gizarte-zerbitzuen edo BLZren txostenak hala adierazten badu. Modu berean jardungo da foru aldundietako indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako bizileku-zentroetan dauden emakumeekin.

Emakumeak ez badu biktimaren egiaztagirik edo bere egoera egiaztatzen duen txosten sozialik eta ikastetxez aldatzeko eskatzen badu, aitari galdetuko zaio ados dagoela ziurtatzeko eta ikastetxez aldatzeko. Aitak onartzen ez badu, dagokion organo judizialari baimena eskatuko zaio lekualdatu aurretik.

Espediente akademikoa lekuz aldatzea eskatzeko, dagokion lurraldeko Hezkuntza Ordezkaritzaren Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin jarri behar da harremanetan.

Hezkuntzarekin lotutako beharretara itzultzea