Udaleko gizarte-zerbitzuak
Euskadiko udal guztiek dituzte Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Udal-zerbitzu balioaniztuna da eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistemara sartzeko lehen puntua.
Aurrez aurreko zerbitzua da. Bertan, eragiten dizun indarkeriari eta eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa emango dizute. Halaber, zure egoera zehatzaren balorazioa eta diagnostikoa egingo dute, gero, zure behar sozialei erantzuteko lan-plana diseinatzeko eta hainbat zerbitzutarako sarbidea koordinatzeko (aldi baterako ostatu-zerbitzurako sarbidea, arreta psikologikoa, arreta soziojuridikoa, etab.).
Oro har, kasuak aldundietako Indarkeria Matxistan Espezializatutako Zerbitzuetara bideratzen dira biktimek babes-maila altuagoa behar dutenean eta/edo intentsitate handiko laguntza sozio-hezitzaile iraunkorra behar dutenean.
UDALETAKO GIZARTE ZERBITZUEN BILATZAILEA Itzuli informazio eta orientaziora