Prozesu judizialerako laguntza
Emakumeen aurkako indarkeria jasaten dutenek eskubidea dute arlo judizialean laguntza jasotzeko, hauen bitartez:
- Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan prestakuntza espezifikoa duten abokatu profesionalek Ofizioko Txandan eskainitako Aholkularitza Juridiko Doakoa. 24 orduz dago eskuragarri.
- Biktimari Arreta Eskaintzeko Zerbitzua eta arlo judizialean laguntza espezializatua ematekoa.
- Talde Psikosozial Judiziala (epaileak hala adosten badu).
- Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Koordinazio-Zentroa.
- Balorazio Forentse Integralerako Unitatea (epaileak hala adosten badu).
- Familia-elkarguneak, epaileak hala bideratuta.
Halaber, dependentzia judizialetan beren intimitatea babesteko eta polizia-etxeetan eta epaitegietan salatua izen den pertsonarekin kontakturik ez izateko neurriak ezartzeko eskubidea dute.
Halaber, eskubidea dute abokatuaz gain haiek aukeratutako pertsona batek lagunduta egoteko.
Gainera, eskubidea dute beren kokapenari buruzko edozein datu ezkutuan mantentzeko, helbidea, telefonoa eta e-maila barne.
Horrez gain, jarduketa judizialei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dute eta beren segurtasunean eragina izan dezakeen edozein ebazpenen berri eman behar zaie (babes-agindua, kautelazko beste neurri batzuk hartzea edo aldatzea, inputatua espetxeratzea edo behin-behienean aske uztea erabakitzen duten autoak eta erasotzailearen zigor-egoera).
- Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ)
- Justizia jauregiak
- Orientazio Juridikorako Zerbitzua
- Indarkerian espezializatutako berehalako arreta emateko zerbitzua
- Auzitegiko Balorazio Integraleko Unitateak
- Talde psikosozial judiziala
- Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Koordinazio-Zentroa
- Familia-elkarguneak, epaileak hala bideratuta