Bizitzeko Gutxieneko Errenta
Dirusarrerak Bermatzeko Errenta bakarrik bizi diren edo bizikidetza-unitate batean integratuta dauden eta haien oinarrizko beharrak asetzeko baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonen pobrezia- eta bazterkeria-arriskua prebenitzeko dirulaguntza da.
Prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubide subjektiboa da, eta Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren parte da. Zaurgarritasun ekonomikoan dauden pertsonei gutxieneko errenta-maila bermatzen die. Helburua da onuradunen gizarteratzeko eta lan-munduratzeko aukerak benetan hobetzen direla bermatzea.
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria jasan duten biktimak baldintza batzuk betetzeko salbuetsita daude. Indarkeriaren biktima izaera adierazten duen egiaztagiria judiziala edo administratiboa izan daiteke.
Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan, KLZ guneetan edo Lanbideko bulegoetan eska daiteke.
Laguntza honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero Itzuli Gizarte Segurantzarekin lotutako laguntza ekonomikoetara eta eskubideetara